XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain estu? Tobiren ama barre egiten saiatu zen.

Zoritxarrez gure etxea nahikoa estua da, bai.

Eta hemen lekua aurkituko lukeen txakur bakarra Terrier bat litzateke!

Ile gogorreko Fox-terrierra, bai, badakit! esan zuen zakarki Tobik.

Zergatik ezin du Izu-loski aita itzuli arte hemen gelditu? galdetu zuen Julek.

Agian aitari gustatu egingo zaio!

Hori da! azaldu zen Tobi arrebarekin ados.

Batek ezin du oraindik ezagutzen ez duen zerbait baztertu!

Amak hasperen egin zuen. Niregatik geldi dadila gaur gauerarte zuen Izu-loski delakoa!

Txokoloski! korrejitu zion Tobik eta zorion sentimendu batek gorputza nola zeharkatzen zion somatu zuen.

Eta orain gosal ezazue agudo zuek biok, esan zuen Tobiren amak.

Bestela berandu iritsiko zarete eskolara!

Holako egun batean... erantzun zuen Tobik.

Gainera... jarraitu zuen amak.

Ez al du txakurrak ere zerbait jan beharko?

Bai, baina nire kontu hori! esan zuen Tobik.